XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.3.- DESBIDAZIO STANDARDA, BARIANTZA, ALDAKUNTZ KOEFIZIENTEA 4.3.1.- DESBIDAZIO STANDARDA

Sakabanatzea neurtzeko erabiltzen den estatigrafo garrantzitsuena, desbidazio standarda da.

Batezbesteko aritmetikoari lotuta dago eta fidagarriena da.

Psikologia eta Pedagogiaren ikasketetan asko erabiltzen da, batez ere banaketa normala agertzen denean.

4.3.1/1.- Desbidazio standardaren kalkulua

Beti bezala bi kasu aipatuko ditugu: Datu isolatuak

Demagun N zenbakiz osatutako talde bat .

Desbidazio standardaren definizioa ondorengo eran eman daiteke: Desbidazio standarda

Datu-multzo baten desbidazio standarda, desbidazioen karratuaren batezbesteko aritmetikoaren, bigarren erroa da.

Hau, formula baten bidez adierazi nahi bada:.

Datu taldekatuak

Kasu honetan desbidazio standarda kalkulatzeko hiru metodo desberdin aztertuko ditugu: 1.- Desbidazioetan oinarritutako metodoa.